Online salmenta Bisita gidatuak Aurre erreserba eskaera
  • Historia
  • Gure sagardoa
  • Argazki galeria
  • Menuak
  • Harremanetarako
  • Kokapena
  • Elaborazioa
  • Txotx denboraldia

Gure bezeroek kalitate oneneko sagardo naturalaz goza dezakete, bai sagardotegian bertan txotxetik, bai urteko edozein garaitan botilatik. Botilatik edatekotan, gutxieneko 10 graduko tenperatura gomendatzen dugu, sagardoaren propietate guztiak eta zapore naturala dastatu ahal izateko.

Era guztietako jatetxe, merkataritza-saltoki, denda edo partikularrei ere banatu eta saltzen diegu sagardoa urteko sasoi guztietan, 3, 6 edo 12 botilako sortatan.

GURE PRODUKTUAK

IPARRAGIRRE 6 botila PACK-a
Aromaren, freskotasunaren, zaporearen eta izaeraren oreka ezin hobea.
Prezioa
15 €
Unitateak

URNIOLA 6 botila PACK-a
%100 bertako sagarrekin egindakoa.
Prezioa
18 €
Unitateak

BEOBIDE 6 botila PACK-a
Eusko Label sagardo natural Ekologikoa.
Prezioa
20 €
Unitateak

IPARRAGIRRE SAGARDOA + URNIOLA + BEOBIDE 6 botila PACK-a
Prezioa
18 €
Unitateak

salmenta zuzena

Gipuzkoa sagardo naturala

Sagardoaren sekretuak ezagutu nahi duen guztiari irekitzen dizkiogu ateak. Sagardo hau, gure lurra, bere fruitu eta gure lanaren ondorio da.

Proba ezazu gure sukaldea. Garaian garaiko bertako produktuak.
Aurre erreserba eskaera

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera: egin txotx!

500 urtetik gora dituen sagardotegia topatuko duzu, estilo modernoa eta zapore tradizionala uztartzen dituena, eta sagardotegiaren lau jangeletan barrena ibili ahal izango zara; guztiak dira desberdinak, bakoitzak bere nortasuna duelarik.

 
       
     
   
     

      
      

Eros ezazu sagardoa internet bidez
Mahaia erreserbatu
Bisita gidatuak