Online salmenta Bisita gidatuak Aurre erreserba eskaera
  • Historia
  • Gure sagardoa
  • Argazki galeria
  • Menuak
  • Harremanetarako
  • Kokapena
  • Elaborazioa
  • Txotx denboraldia

Sagardo info gehiago

Kalitate egiaztatuko sagardoa, ahal den neurrian bertako sagar ekologikoarekin landutakoa, lortzera bideratu ditugu gure ahaleginak urte luzeetan.

Hori lortze aldera, sagarrondo zaharren ondoan produkzio ekologikoaren landaketa berriak egiten ari gara Iparragirre eta Montefrio gure baserrietan, sagar barietate aukeraketa zaindua eginez; egun, sei hektarea landatu ditugu jada, eta pixkanaka kopurua handitu egingo da.

Gure sagardoa kalitate eta izaeragatik aitortua izan da. Familian zehar transmititu diren esperientziak eta egungo ezagutza eta bitartekoak konbinatuz lortu da hori, edari naturala, freskagarria eta osasuntsua lortzeko xedearekin. Horrela, sagar onenak hautatzen dira, bertakoa lehenetsiz, hurbiltasuna dela-eta bertako produktuak eskaintzen duen balio erantsia kontuan hartuta, eta sagardoaren elaborazioa eta kontserbazioa arreta handiz zaintzen dugu prozesu osoan zehar.

2011n sagardoa lantzeko instalazio berriak inauguratu genituen, eta bisita gidatuen bidez edonork bisitatzeko zabalik daude. Zaharrak ere mantendu ditugu, dolare tradizionalak gordeta, eta berriak zein zaharrak konbinatuta gure sagardoen izaera eta nortasunean sakontzen dugu, sagardoa kontsumitzen dutenen gozamen eta plazera handiagoa izan dadin.

Urteak daramatzagu adituen laguntzaz muztio eta sagardoen legezko kontrolak egiten, eta gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Laborategiaren zerbitzua ere baliatzen dugu zeregin horretarako.

Horretaz gain, “URNIOLA” eta “BEOBIDE” Eusko Label markak ditugu, HAZI Fundazioak kontrolatu eta egiaztatutakoak, eta azken hau baita ENEEK kontseiluak ere, ekologikoa baita.

Egun, gure produktua botilan merkaturatzen dugu urte osoan zehar, txotx denboraldian, urtarriletik apirilera bitartean gutxi gorabehera, eta baita kupeletan ere, era horretan nahiago dutenentzat.

Eusko Label sagardoa. Euskal Herriko sagardo naturala eta ekologikoa

Iparragirrek kalitate-ziurtagiriaren aldeko apustua egiten du, eta % 100 bertako sagar ekologikoekin egindako sagardoa lantzen du, honako sagar barietateak erabiliz: txalaka, goikoetxe, moko, urtebitxiki, urtebihandi, errezila, patzueloa, txuri, txori sagarra, haritza, potrokilo…

Hurbileko edo bertako produktuak amaierako produktuaren kalitatean eragina duela iritzi diogu, eta, halaber, gure lurraren eta kulturaren berezko ingurune edo paisaiarekiko konpromisoa adierazten du. Iraunkortasun irizpideak ere erantsi behar ditugu, eta horiei jarraituz sortu dira “URNIOLA” eta “BEOBIDE” markak.

Sagardo hauek gure hornitzaileen eta gure sagarrondoen sagar homologatu onenekin egin dira. Sagardogileek eta HAZI eta ENEEK erakundeek ezarritako elaborazio araudia betetzeak bermatzen duen kalitatearekin batera, gure artisau sagardogilearen esperientzia eta lan ona nabarmendu behar dira. Izaera duen eta % 100 bertako sagarrarekin egindako sagardoa da ondorioa.

 

Sagardoaren sekretuak ezagutu nahi duen guztiari irekitzen dizkiogu ateak. Sagardo hau, gure lurra, bere fruitu eta gure lanaren ondorio da.

Proba ezazu gure sukaldea. Garaian garaiko bertako produktuak.
Aurre erreserba eskaera

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera: egin txotx!

500 urtetik gora dituen sagardotegia topatuko duzu, estilo modernoa eta zapore tradizionala uztartzen dituena, eta sagardotegiaren lau jangeletan barrena ibili ahal izango zara; guztiak dira desberdinak, bakoitzak bere nortasuna duelarik.

 
       
     
   
     

 
   
       

Eros ezazu sagardoa internet bidez
Mahaia erreserbatu
Bisita gidatuak