Online salmenta Bisita gidatuak Aurre erreserba eskaera
  • Historia
  • Gure sagardoa
  • Argazki galeria
  • Menuak
  • Harremanetarako
  • Kokapena
  • Elaborazioa
  • Txotx denboraldia

LURRAK LOTZEN GAITU, LURRAK ZENTZUA EMATEN DIGU ETA GURE OHITUREK ZENTZUA EMATEN DIOTE EGITEN DUGUNARI.

Baserriko pareta eta zutabeek hitz egiten digute, eta Iparragirren XV. mendean sagardoa egiten zutela adierazten dute, garai hartako baserririk gehienetan bezala.

Iparragirrek bertako sagarraren alde egiten du apostu, Hernaniko Osiñaga auzoan, sagar produkzio handiko inguruan, nahiz orain, nahiz antzinan.

Sagardo berezi, freskagarri eta dotore bat eskaini nahi dugu, izaera handiko sagardoa, generazioz generazio jasotako esperientziaren emaitza, gaur egungo teknologiak aberastua.

Urteetan zehar gure esfortzua izan da bertako sagar ekologikoa erabilita, kalitatea ziurtatua duen sagardoa egitea.

Sagardoaren sekretuak ezagutu nahi duen guztiari irekitzen dizkiogu ateak. Sagardo hau, gure lurra, bere fruitu eta gure lanaren ondorio da.

Proba ezazu gure sukaldea. Garaian garaiko bertako produktuak.
Aurre erreserba eskaera

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera: egin txotx!

500 urtetik gora dituen sagardotegia topatuko duzu, estilo modernoa eta zapore tradizionala uztartzen dituena, eta sagardotegiaren lau jangeletan barrena ibili ahal izango zara; guztiak dira desberdinak, bakoitzak bere nortasuna duelarik.

 
       
     
   
     

    
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
       

Eros ezazu sagardoa internet bidez
Mahaia erreserbatu
Bisita gidatuak