Online salmenta Bisita gidatuak Aurre erreserba eskaera
  • Historia
  • Gure sagardoa
  • Argazki galeria
  • Menuak
  • Harremanetarako
  • Kokapena
  • Elaborazioa
  • Txotx denboraldia

Gure sagardo naturalaren ekoizpenak funtsezko oinarri bat du: berezko elaborazio-prozesu zorrotzak beharrezkoa duen arreta berezia, eta batez ere, horretarako erabiltzen den kalitatezko lehengaiaren gaineko arreta berezia. Hau da, sagar gozo, mingots eta garratzen nahasketa egokia lortzea; esaterako, honako hauen artekoa: txalaka, mikatza, mozolua, saltxipi, urtebitxiki, urtebihandi, goikoetxe, haritza, gezamina, antolamakatza…

Irailean hasten da sagarra biltzen eta lantzen, eta azaro aldean amaitzen da; jarraian, txotx denboraldia hasten da.

Aukeraketa egin ondoren, sagarra eraldatzeko prozesuari ekiten zaio. Guztiz garbitu ondoren, birrindu eta zanpatu egiten da ahalik eta denbora laburrenean, kalitate handiko muztioa lortze aldera. Jarraian, kontrolatutako tenperaturan egiten da hartzidura, egurrezko eta altzairu herdoilgaitzezko andeletan.

Hartzidura-prozesuak hiru hilabete inguru irauten du, eta denbora horretan kontrol analitiko eta organoleptiko zorrotzak egiten ditugu. Bestalde, gure esperientzian oinarrituz, gure sagardoak orekatu eta nortasuna emateko beharrezkoak diren ontzi-aldaketak eta nahasketak egiten ditugu.

Lan horri esker, urtarrilaren erdialdera sagardo natural samurra izan ohi dugu, dastatzeko prest, eta, sagardotegiko menu gozoak lagun, goza dezakeguna.

Prozesua sagardo naturala botilatan sartu eta etiketatzearekin amaitzen da. Botila horien kontserbazioa da ondoren zaindu beharrekoa. Horregatik, Urniola eta Beobide botilak arreta handiz pilatzen ditugu, Iparragirrek horretarako dituen instalazioetan. Era horretara, prozesu osoa baldintza hoberenetan egitea lortzen dugu, eta kalitate handiko eta konfiantza osoko produktua bermatzen dugu, gure kontsumitzaileen atsegin eta gozamenerako.

Sagardoaren sekretuak ezagutu nahi duen guztiari irekitzen dizkiogu ateak. Sagardo hau, gure lurra, bere fruitu eta gure lanaren ondorio da.

Proba ezazu gure sukaldea. Garaian garaiko bertako produktuak.
Aurre erreserba eskaera

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera: egin txotx!

500 urtetik gora dituen sagardotegia topatuko duzu, estilo modernoa eta zapore tradizionala uztartzen dituena, eta sagardotegiaren lau jangeletan barrena ibili ahal izango zara; guztiak dira desberdinak, bakoitzak bere nortasuna duelarik.

 
       
     
   
     

    
       

Eros ezazu sagardoa internet bidez
Mahaia erreserbatu
Bisita gidatuak