Iparragirre sagardo naturala

2,18 €

Gure sagardoa sortu eta errotu zen baserriaren izenetik datorkio izena.

IPARRAGIRRE sagardo naturala sagar barietate desberdinekin landu da, bertakoak lehenetsita,( edo baita kanpokoak ere, bertakoak urri direnean.)

Arretaz egindako sagar aukeraketatik egindako sagardo naturala. Aroma, freskotasuna eta izaera ezin hobeto orekatuta.

Barietateak: Ezaugarri fisiko-kimikoak eta organoleptikoak kontuan hartuta hautatutako barietate desberdinen nahasketa.

Jatorria: Gehienak, bertakoak; badira kanpokoak ere, Normandiakoak edo Bretainiakoak nagusiki.

Elaborazioa: Teknika tradizionalen bidez lantzen da, makina modernoak erabiliz eta higiene zorrotza mantenduz. Jarraian hartzidura, kontrolatutako tenperaturan egiten da.

Alkohol maila: % 6 bol.

DASTATZEA

Begietatik: Edalontzian duen portaerak nabarmentzen du, izan ere, apurtzerakoan, berezkoa duen eduki karbonikoa erabat emultsionatzen da sagardoarekin, eta burbuila ugari sortzen ditu, oso finak eta berehala desagertzen direnak, paretetan kremaren antzeko efektu arina uzten dutelarik.

Zertxobait uherra da, produktu naturala izaki. Kolore bizia du, tonu hori eta anbar oso distiratsuekin.

Sudurretik: Fruta-aroma, lore-kutsua, ukitu zitrikoekin. Fruta-usain sakon eta iraunkorra.

Ahotik: Garratza eta freskoa da lehenik, eta ondoren, mingostasun apur batek biribiltzen du, era horretara, hiru zapore horiek konbinatuz, sagardo gozoaren antzera. Amaieran atsegina da ahoan, oroitzapen luzekoa. Oso dotorea.

Hutsik ala lagunduta? Hutsik, freskagarri gisa, hartzeko edari aproposa da. Janarien lagungarri aparta ere bada. Bereziki maite ditu entsaladak, arrainak, tortillak, haragi zuri edota gorriak eta era guztietako postreak.

Tenperatura: 8 – 10 °C bitartean zerbitzatzea gomendatzen da.