Iparragirre tolare sagardotegia


XV. mendetik sagardogintzan. Ohitura arte bihurtzen dugu.

Txotx

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera:

"Edalontzia eskuetan duzula, gozatu lagunarte atseginaz eta elikagai bikainez; ibil zaitez sagardoz betetako kupelen artean, barruan gordetzen dutena dastatzeko; sagardoa freskagarria da, apur bat burbuiladuna, edari naturala eta antzinakoa."

Egin txotx!

Produktuak

Kalitate egiaztatuko sagardoa, ahal den neurrian bertako sagar ekologikoarekin landutakoa, lortzera bideratu ditugu gure ahaleginak urte luzeetan.

Hori lortze aldera, sagarrondo zaharren ondoan produkzio ekologikoaren landaketa berriak egiten ari gara Iparragirre eta Montefrio gure baserrietan, sagar barietate aukeraketa zaindua eginez; egun, sei hektarea landatu ditugu jada, eta pixkanaka kopurua handitu egingo da.

Bixita gidatuak

Sagardoaren eta euskal sagardo naturalaren mundua ikuspegi global batetik ezagutzeko aukera ematen du: sagarrondoak, sagar barietate desberdinak, sagardoaren elaborazioa, gure sagardoen arteko desberdintasunak, horiek kontsumitzeko modua...

Sagardotegiko leku ezezagunenak bisitatuko dituzu: sagastia, zanpatzeko lekua, sotoak, baserria...

« 500 urte baino
gehiagoko historia »

"Lurrak lotzen gaitu, lurrak zentzua ematen digu eta gure ohiturek zentzua ematen diote egiten dugunari."

— Iparragirre sagardotegia

IPA
nobedadeak


Atal honetan iparragirre sagardotegiko berri guztiak dituzu ikusgai.

Geahiago jakin

Iparragirre Sagardotegia martxan izango da berriro.

Iparragirre Sagardotegia martxan izango da berriro, terraza zabalarekin eta segurtasun neurri guztiekin, lasai eta eroso egoteko.
Berriro bueltan garela ospatzeko ekainaren 6an Bertso Jarriak eta Berriak saioa antolatu dugu, Eñaut eta Unai Agirrerekin eta Aitor Mendiluzerekin. Erreserbak 943 55 03 28 telefonoan. Iparragirre, zure KM0 sagardotegia!

 

Kontaktua

Osinaga auzoa, 10 zk.

20120 Hernani

943 55 03 28

info@iparragirre.com

GEHIAGO

Sagardotegiko ordutegia

Asteazkena eta osteguna (Txotx garaia) 20.00 - 00.00
Ostiralak eta larunbatak 13.30 - 18.00 20.00 - 00.00
Igandeak 13.30 - 18.00

Bulego eta bodega ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9.00 - 18.00